XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina gerta daitekeena, gaur egun gizarteak lortu duen tolerantzia-maila gutxi dela pentsatzea, baina horretan ere handizaleagoak izan behar dugu eta izan nahi dugu, eta orainarte lortutako emaitzak gutxi eman duela pentsatzea. Beste era batera esanda, internazionalizazio -eta globalizazio- prozesu guztiz azkarrean murgilduta, eta orain arte ezagutu ez dugun multimedia-iraultzaren atarian gaudenez, taldeek, kolektiboek, elkarteek, kulturek, etniek eta ideologiek elkartzeko edo elkarrengandik urruntzeko aukera gehiago dituzte, eta intolerantzia eta egoerak inoiz baino gehiago agertzen dira gizarteko komunikabideetan.

News, bad news atsotitz anglosaxoniarra, hau da, berriak berri dira txarrak baldin badira, dagokigun gairako ere baliagarria da; tolerantzia ez, intolerantzia soilik baizik, berri bilakatu daitekeen neurrian. Adibide bat jartzearren, Espainiako telebistetan Euskal Herriari buruz aipatzen diren hamar berritatik bederatzik biolentziarekin zerikusia dute. Informazioa ematearen ikuspuntutik bidezkoa izan daiteke, baina etika aldetik justua al da? Ez al da gauzak murrizteko era insolidarioa eta, hortaz, intolerantea izango?

Horrela ba, argi utzi dut, nire ustez behintzat, gizartean toleranteak intoleranteak baino gehiago direla eta egunetik egunera ematen diguten berria intolerantzia den arren, ez dela herritar gehienek ontzat ematen duten balorea delako eta herritar gehienen jokaera intolerantea delako, baizik ezohikoa eta zitala delako, erregela ez, salbuespena baizik delako, horri buruz hausnarketa batzuk egingo ditut.

Lehendabizi, norbaitek hala uste ez badu ere, tolerantzia eta axolagabetasunaren artean bereizketa egin behar da. Tolerante izateak ez du esan nahi besteen aurrean, onerako edo txarrerako pasiboa zarenik besteek dituzten desberdintasunak aitortu egiten dituzula, besteek desberdinak izateko duten eskubidea onartu egiten duzula eta desberdinak izaten jarraitu nahi baldin badute, beren alde GOGOTSU egingo duzula esan nahi du.

Tolerantziak ez du zerikusirik permitibitatearekin, ez arduragabetasunarekin, ezta dena da baliozkoa dioen etikarekin ere. Tolerante izateak ez du esan nahi gizarte-konpromezuari ihes egiten diozunik, ez du esan nahi ostrukaren jokua egin eta gizarteko arazoei sorbalda ematen diezunik.